PNL PRACTITIONER
Zure buruarekin nola lanean ere hobetzeko agudo erabil ditzakezun teknikak ikasiko dituzu.
IZEN EMATEA ABIAN DAGO
PNL MASTER
PNL-maila sendotu, sinesmen osasuntsuak eguneratu eta identitatea indartu = eguneroko erronkak malguago jorratu ahal izatea.
IRAILATIK AURRERA ASTE BURUTAN
PNL TRAINER
Taldeak dinamizatzen, aurkezpenak egiten eta besteekin komunikatzeko aditu baten mailera hurbiltzeko.
10 SAIO

Programazio Neuro-Linguistikoak eskaintzen dituen aukeren bitartez sakonki ikastea eta gaitasunak garatzea da bereziki proposatzen dugun bidaia interesgarria.
Maila guztietako PNL Ikastaroak Donostian:
Zure barne mundua eralda dezakezu, Progamazio Neurolinguistikoaren bitartez.
Programazio Neurolinguistikoa (PNL) tresna praktiko eta baliotsua da, zera eskaintzeko:
· Gizakiok nola moldatzen garen ulertzeko mapa.
· Gure ahalmen pertsonala askatzeko gako eskuragarriak.
· Eguneroko nahaste-borrastean gure erronkak eta bizipenak kudeatzeko irtenbide eraginkorrak.
· Gure emozio, pentsamolde eta ekintzen arteko oreka areagotzea.
Norbere buruaren ezagutzaren bidai honetan, axola zaizkigun pertsonekin hobeto komunikatzea eta eguneroko zailtasunetan asmatzea ere hobetzen du Programazio Neurolinguistikoak. Ingurukoak eta norbere burua sakon ulertuz gero, hobeto konpontzen zara denekin: edozeinek uneoro martxan dituen behar eta indarrez jabetuz gero, bakoitzak errealitatea ulertzeko daukan ikuspegi propioaz baliatu zaitezke, era horretan emaitzak hobetu ahal izateko.
Donostian dagoen HOBEKI Psikoterapia Gunean maila guztietako PNL ikastaroak eskaintzen ditugu, xede hauekin:
- Norbere burua ezagutzeko gaitasuna nabarmen garatzea.
- Ezagupen teorikoa bizipen praktikoekin uztartzea.
- Besteekin nola gure buruarekin hobeto eramateko gonbitea luzatzea, bizitzarekiko jarrera berritzaile eta osasuntsua lantzearen bitartez.
Komunikazioak gure bizitzaren hari guztiak ehuten ditu; Donostiako gure Psikologia Zentroan eskaintzen ditugun PNL formazio maila ezberdinak horretarako bide dira.
Hitz, begirada edo keinu bakoitzarekin gure harremanak era batean edo bestean eraikitzen ari dira, besteekin ditugun hartu- emanetan nola gure buruarekin izan dezakegun barne elkarrizketaren bitartez ere. HOBEKIko Programazio Neurolinguistikoko ikastaroak pertsonek erabiltzen ditugun gorputzaren zantzuak bereizten ikasteko leku antolatuak dira. Trebezia hauek eta beste batzuen ondorioz, era eraginkor eta kontzienteagoan komunikatzen ikastea gure bizitza kalitatea hobetzeko gako nagusietako bat bihur
Nolako onurak eskaintzen dira PNL ikastaroetan?
1. Norbere Buruaren Ezagutza, Onarpena eta Barne-Aldaketa
Esanguratsuak diren barne-aldaketak egiteko gaitasuna topa dezakegun altxorrik garrantzitsuenetarikoa izan daiteke. PNL-ren bitartez, erroturik dauden sinesmenak aurkitu eta zalantzan jar daitezke, era horretan gauzak beste modu batean sentitu, pentsatu eta egiteko aukerak zabaltzen direlarik. Nahi ez ditugun ohiturak eta jokabide murriztatzaileak ere eralda daitezke. Donostiako gure Psikologia Zentroan ematen ditugun maila bakoitzari egokitutako PNL ikastarotan lagunduko dizugu: zure burua ahalduntzen, zuri buruz daukazun kondaira zure eskutan hartzen eta benetakoagoa eta beteagoa den bizitza indartzen.
2. Bizitzaren gertaerak kudeatzea:
Gertaera batzuk gogorrak izan daitezke; PNL-ren bidez esperientzia hauek jorra daitezke, seguritate eta argitasuna oinarri batetik abiatuta. Zure bapateko erreakzioen gaineko ulermen sakonagoa garatzean errazagoa da suertatzen zaizkizun egoerak kudeatzeko behar dituzun tresnak erabiltzea; ikastaroan era arin eta sendoagoan egiten ikas dezakezu.
3. Ikasten ikasi:
Gure bizitzan zehar metatzen joan garen iragazki eta sinesmenek munduari buruz daukagun ikuspegia baldintzatu dute. PNL-ri esker, daukagun “munduari buruzko mapa” auzitan jartzeko eta baita gaurkotzeko aukera ere badugu, ikuspegi eta beta berriak, alegia. Adimenaren ortzi-muga zabaltzearekin batera, egoera eta aukera berriak emateko tarteak irekitzen dira, hazkunderako eta baita norbere buruaren eraldaketarako ere.
4. Errealitaetari buruz daukazun ikuspegia gaurkotzea:
Gure bizitzan zehar metatzen joan garen iragazki eta sinesmenek munduari buruz daukagun ikuspegia baldintzatu dute. PNL-ri esker, daukagun “munduari buruzko mapa” auzitan jartzeko eta baita gaurkotzeko aukera ere badugu, ikuspegi eta beta berriak, alegia. Adimenaren ortzi-muga zabaltzearekin batera, egoera eta aukera berriak emateko tarteak irekitzen dira, hazkunderako eta baita norbere buruaren eraldaketarako ere.
5. Eguneroko Aldaketen Kudeaketa:
Bizitza uneoro aldaketan dagoen aldetik, gorabehera horietara egokitzeko daukagun gaitasunaren baitan egongo da gure bizitza- kalitatea. Adimena eta emozioei buruzko malgutasun handiagoa garatzen duzunean aldaketa menderatzera pasa zaitezke, haren menean egotera baino. PNL aldaketaren aldeko mugimenduak besarkatzen ikasteko eremua da, non norberaren bilakaera eta hazkunderako aukera anitz aurkituko dituzun.
6. Baliabide pertsonalen garapena:
Gizaki bakoitzak berak uste baino barne baliabide gehiago ditu, askotan kontzientziaren azpian lozorroan. PNL-ri esker baliabide horiek esnatu eta garatu daitezke, zure ahalmena askatuz: konfiantza, sormena, umorea, sendotasuna, indarra, samurtasuna edo enpatia izan, PNL-ek zure gaitasunez baliatzeko bere tresnak eskaintzen dizkizu.
7. Komunikazioaren hobekuntza:
Giza harremanak elkartzen dituen lotura komunikazioa da. Gure PNL ikastaroekin modu argi, garbi eta eraginkorragoan komunikatzen ikas dezakezu, besteekin konexio esanguratsuagoak ezartzeko gauza izanik. Komunikazio trebeziak hobetzean, gure inguruan eraldaketen sortzaile bihur zaitezke, bai zure bizitzan nola besteenean ere.
8. Helburuak sortu eta lortzea:
Edozeinek eskuratu nahi dituen ametsak ditu eta hauek gauzatzeko bidean jar daiteke. PNL-ren bitartez helburuak era argian eraiki ditzakezu; hau modu egokian egiteko dauden urratsak zenbat eta zehatzago bete, orduan eta gehiago hurbilduko zara zure jomuga asebetetzera.
9. Bikaintasun pertsonala:
Bikaintasuna bilatzea bukaera zehatzik gabeko bidea da, etengabeko hobekuntza eta hazkundearekiko engaiamenduarekin lotuta dagoena. Donostiako HOBEKI Zentroan irakasten ditugun PNL Ikastaroak zure bizitzako gako nagusietan bikaintasuna ereiten lagungarriak dira, laneko eta bizitza pribatuko harremanak eta ongizate fisiko eta emozionala ere sendotzeko bidean jartzen dutelarik.
10. Malgutasuna zuregan eta baita harremanetan ere:
Mundu aldakor eta konplexu batean malgutasunaren gaitasuna oso baliotsua suerta daiteke. PNL-ren bitartez egoera eta baldintza anitzetara moldatzen ikasten dugu, testuinguru zehatz horretarako egokia den aldartea pizten gainera. Emozio eta adimenaren gaineko malgutasuna garatzean, gure gaitasunetan sinesteko gizaki jantzietan bihurtzen gara, aldaketaren gidari adituetan, alegia.
Hobeki Psikoterapia Zentroan irakasten ditugun ikastaro guztiek zera eskaintzen dute:
- Eraldaketa pertsonala eta nork bere burua deskubritze maila bat.
- Bakoitzaren barne munduko ustezko misterioak argitzeko laguntza, zeinekin hura ulertzeko modu eskuragarriak izango dituzun.
- Komunikazioaren botereak pertsonen bizitzan nola eragin dezakeen ikustea.
- Irtenbide eta aukera erabilgarriak; irteerarik ez daudela dirudienean ere etorkizunerako ildo berriak sor daitezke.
Zein da Hobekin ikasteko egoten den giroa?
Adiskidetasuna, begirunea eta onarpena ohikoak dira guk eramaten ditugun taldetan, beraz errazagoa delarik gai pertsonalak jorratzea. PNL- en orokorra den espiritu baikorra, atsegina eta dibertigarria gure ikasteko saioetan islatzen da. Partehartzaileen artean adiskidetasun harremanak maiz sortzen dira. Azken finean, PNL-ek proposatzen dituen printzipioak bizitzea errazten duen giro naturala ematen da.
Jakin nahiko zenukeen Donostiako Hobeki Zentroan irakasten ditugun ikastaroetatik zein litzatekeen zuretzat egokiena?
Aukeratzen lagun zaitzakegu.

30 urte inguru PNL irakasten
IÑAKI OLASKOAGA ETA OSANE MATÍAS
Osane eta Iñaki gara. 30 urte inguru daramatzagu PNL irakasten eta psikologian lanean. Gaur egun AEPNL-aren (Espainiako PNL Elkartea) lehendakaritza eta formazio sailaren buru izatetik igaro gara; horrez gain, Mondragon Unibertsitateko Basque Culinary Center-en irakasle izatetik ere, Psikologia eta Coaching ikasgaietan, alegia.

Metodologia parte-hartzailea eta ikastaroa burutzeko praktikak.
Ikasleak praktika-taldeetan antolatzen da. Klaseetan emandakoa sakon dezaten liburutegia eta bideo sorta bat beraien esku daukate. Kurtsoa bukatzean ikasitako teknikak beste pertsonei aplikatzeko gauza izango dira.


Hobeki Psicoterapia eta Coaching
Psikoterapia prozesu baten onuraz baliatzeko ez dago gaizki egon beharrik; hobeto egon nahi izate hutsarekin nahikoa da. Hobekin gure terapietan PNL-n oinarritutako ikuspegi humanista, sistemiko eta epe laburrekoa dugu. Norbanakoa, bikotea edo familia etor daiteke psikoterapia saioak jasotzera.
Gure ikasleek guri buruz daukaten zenbait iritzi …
“Niretzat barnean daramazkigun baliabide gehiagoren aurkikuntza izan da.
Harremanak begiratzeko era berri bat”.

Angel Castrillo
Donostia. Psikologo. ADEGIko Berrikuntza Zuzendaria
“Nire “tresna kutxaren” barnealdea eta tamaina erakutsi dit, horietako bakoitza erabiltzen ikasi ahal izateko era libre eta egokian, orain arte txiki eta soilenak baino erabiltzen ez nituelarik”

Beatriz
(Madrid – Enpresaria)
“PNL bizi eta praktikatzen duten pertsonak aurkitu ditut: kongruenteak, positiboak, argigarriak eta dibertigarriak. Iñaki eta Osane dira. PNLk eta Hobekik pertsona gisa hazten lagundu didate eta tresna praktikoak lortzen lagundu didate. Mila esker.

Martín Silva
Donostia. Konturatuko arduraduna (banako, talde eta erakundeentzako laguntza)
“Norberaren eta profesioaren garapena zeren baitan egituratzen den aurkitzea magikoa izan da”

Lorena
Lorena (Asturias – Eibar) Psikologoa. Pertsonen Garapen eta Kudeaketa
“Nire bizitzan ondoen erabilitako dirua, seguraski”.

Gontzal
Bilbo – Saltzaile
Giza komunikazioaren mapagintza bezalakoa da. HOBEKIn mapa ezezagunak aurkitu ditut eta beste pertsonak euren garapenean laguntzen ikasi dut”

Juan Egia
Donostia. Marka, estrategia eta sormen aholkularia. Prestatzailea eta bizitzako entrenatzailea.
Berriak eta argitalpen nabarmenenak

ESTE ARTÍCULO NO ES UN ERROR: REFLEXIONES EPISTEMOLÓGICAS SOBRE LA EQUIVOCACIÓN
El termino error forma parte de una teoría del conocimiento de la realidad o epistemología que implica consecuencias indeseables para el cambio personal. Así como el pensamiento platónico supone un orden de perfección inmanente, respecto al que las equivocaciones son...

ESTE ARTÍCULO NO ES UN ERROR: REFLEXIONES EPISTEMOLÓGICAS SOBRE LA EQUIVOCACIÓN
El termino error forma parte de una teoría del conocimiento de la realidad o epistemología que implica consecuencias indeseables para el cambio personal. Así como el pensamiento platónico supone un orden de perfección inmanente, respecto al que las equivocaciones son...

ESTE ARTÍCULO NO ES UN ERROR: REFLEXIONES EPISTEMOLÓGICAS SOBRE LA EQUIVOCACIÓN
El termino error forma parte de una teoría del conocimiento de la realidad o epistemología que implica consecuencias indeseables para el cambio personal. Así como el pensamiento platónico supone un orden de perfección inmanente, respecto al que las equivocaciones son...
Hobeki enpresetan

Zer da Programazio Neuro Linguistikoa (PNL)?
PNL-ek jokabideak eta pentsamenduak erraz aldatzen duen eredua da, baita emozioak era orekatuan nola kudeatu ikertzen duena ere.
1.- Arlo ezberdinetako adituek euren lorpenak nola sortzen dituzten aztertzen dugu: Psikoterapia, Enpresa, Hezkuntza, Familia, Kirola, Norberaren Hazkuntza eta abarretan.
2.- Adituen trebeziak urratsez – urrats argitu eta beste edozein pertsonaren esku jartzen du, norbere bizitza pribatu edo profesionala hobetu dezan.
Nork ikasi dezake PNL?
PNL egitearen bitartez ikasten da. Ikastaroa bere baliabide pertsonalak garatu eta hobeto komunikatu nahi duenarentzat prestatu da, izan bizitza pribatuan edo lan arloan ere.
Ikastaroan era oso erraz eta praktikoan lan egiten denez, ez da inolako aurretiko formazio agiririk eskatzen; ordea, etortzen direnen malgutasuna eta aldatzeko jarrera irekia baloratzen dugu.
Hazkunde pertsonala bilatzen denean, lorpen nabarmenenak jarrerak barneratzen direnean ematen dira; hori gertatzeko, gauzak buruz ikastea baino (ez dugu hori bilatzen kurtsoan) eskaintzen ditugun esperientzia anitzak praktikatzean dago gakoa.
Pasiboki irakurri edo entzun nahi duenak ez du askorik ikasiko; nola ikasten da PNL? gure programak eskaintzen dituen aukera aktibo anitzez era praktikoan baliatzen.
Zertarako balio du PNL-ek?
Trebezia mota asko garatzen dira: Besteekin bat egitea, ondokoaren gorputzaren zeinuak bereiztea, galderen bitartez ipuin desegokiak deuseztatzea, aldartea aldatzea, zeure helburuak hobetzea, hizkera iradokitzailea, sinesmenak eraldatzea, norberaren sentsazioak ulertzea, zeure barne mundua aberastea, zeure balioak eta identitatea indartzea, harremanetan daukazun lekua irakurri eta aldatu ahal izatea, iraganeko zamak arintzea eta etorkizun inspiragarria eraikitzea…
Zer lantzen du PNL-ek? Zertan datzan PNL-ren teknikak. ?
Pertsona bakoitzak bere pentsamenduak, emozioak eta jokabideak nola sortzen dituen aztertzen dihardu PNL-ek. Gure buruan erabiltzen dugun “lantegia” eta gorputzak eskaintzen dituen zantzuak bereizten ikasten dugu eta baita zentzumenak berariazko eran nola baliatzen ditugun; aurreko gakoek norberaren aldarte atseginean eragiteko ezinbestekoak dira eta ondorioz, baita oreka emozionalean ere.
Gure motibazioa eta emozioen ongizateak oinarri inkontzientea dute. Kurtsoko teknika eta esperientziak oinarri inkontzientean era orekatuan eragitera bideratzen dira. Besteekin egoki komunikatu ahal izateko ere, pertsona bakoitzaren adimen sakonak ulertu eta jarraituko duen hizkera erabiltzen ikastea errazten dugu.
PNL-en ohikoa dugu pertsona batek egoera batean hobeto ez aritzeko oharkabean erabiltzen dituen gakoak irakurtzea.
Bigarren urratsa pertsonak erabili gabe dituen gaitasunak piztean datza, askotan norberak hauek zituenik uste ez bazuen ere.
Nola laguntzen du PNL-ek bizitzan?
Eguneroko egoera asko okertzen dira trebezia sozioemozionalak ez erabiltzearren.. PNL-ek ikasleak trebatzen ditu adimen emozionala eta soziala osatzen duten gaitasunetan.
Halaber, gizaki askok ohiko egoera desatseginetan zer egin jakin gabe egon daitezke, agian kontua ze aldagai zehatzen arabera gertatzen ari den ulertzen ez dutelako. Testuingurua irakurtzen jakitea onura garrantzitsua da, ondoren aldaketak sortzeko non eta nola eragingo den ezagutu nahi izanez gero. PNL-ek konplexua den egoera bere osagaietara jotzen du, zeinekin errazago lor daitekeen aldaketa.
PNL barruan “filosofia praktikoa” ere aurkitzen dugu, ideia erabilgarriak, alegia: oharkabean arazoak sortzeari aurre hartzeko, nola zailtasunak agertzen direnean era arinean esku hartzeko.
Ideia hauek bizitza kalitatea sustatzen dute eta baita jarrera osasuntsuak ere: malgutasuna, enpatia, asertibitatea eta norberarenganako konfiantza.
Aurrekoarekin batera, PNL bi norabide garrantzitsutan ekiten du: teknika eta dinamika anitzen bitartez norberaren eta bestearen aldarte emozionala aldatzen, batetik, eta bestetik, era egokian komunikatzen ari ez diren egoeretan hobeto eragiten.
Bukatzeko, ikastaroa antolatuta dago partehartzaileek norberaren eta testuinguruaren kontzientzia nabarmen hobetu dezaten, horretarako eskainiko zaizkien dinamikak erabili eta gero.
Nolako zerikusia dute kontzientziak eta PNL-ek?
PNL kontzientziarekin estuki lotuta dago, zeren eta adimenak eta gorputzak sentitzen, pentsatzen, harremanak izaten eta egiten dutena prozesatzen duten bitartean, guztia argi sumatzeko gaitasuna hobesteko lan egiten bait du. Kontzientzia zabalago batek errealitatearekin era samur eta armonikoagoan aritzen laguntzen du, errazagoak bihurtzen direlarik orduan emozioen ongizatea eta bake mentala.
Giza adimena kontzientzia maila ezberdinetan aritzeko gauza da.
Askotan zenbait pertsona euren baldintzak aldatzen eta ulertzen saiatzen dira borondatezko kontzientzia batetik, saiatua eta tenkatua iristeraino ere; era horretan arituta ez da harritzekoa zailtasun askorekin topo egitea. Gizakiek norbere buruarekin daukaten elkarrizketa ondo egotetik urrun egotera eraman dezake, kaltetzen dituen pentsamendu eta sentimenduen bitartez. PNL-en elkarrizketa desegokia aurkitzen ikasten dugu; ondoren, norbere buruaren garapena sustatzen duen kontzientzia eraldatzen dihardu gure ereduak.
PNL ereduak kontzientzia zabaltzearen garrantzia azpimarratzen du, aldi berean emozio aldarte eramangarriarekin bateragarria egiten. Logika eta kontzeptuez jabetzea ez da nahikoa suertatzen maiz gizakien auziak konpontzeko, inguruko pertsonen gaineko kontzientzia, nola alderdi emozionalak, ez borondatezkoak, fisiologikoak, balioei buruzkoak eta baita ekintzen ingurukoak ere kontutan hartzea ere beharrezkoa izango baita. Kontzientzia zabal eta eroso batekin goza daiteke, garrantzitsua dena bereizteko gauza zarelako, presentzia osoz.
Zenbaitetan, arazoa bat nola sortu edo mantentzen den ikuste hutsak arazoa urtzera darama; beste askotan berriz ekintza kontzientea gehitu beharko zaio, gainera. Bi aukeretan PNL-ek kontzientzia argitzen laguntzen du.


